Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Bernardo Atxagak zabalduko du 2019ko Literaktum jaialdia

Bernardo Atxaga

Astelehena, 2019(e)ko Urria(r)en 28-(e)an

Euskal Herriko literaturako figura garrantzitsuenetako batekin hasiko da Literaktum jaialdiaren aurtengo edizioa: Bernardo Atxagarekin, hain zuzen ere. Idazleak Etxeak eta hilobiak aurkeztuko du azaroaren 11n, astelehena, 19:30ean Ernest Lluch Kultur Etxean. Egilearen arabera azkena izango den nobela aurkezteko Iñaki Gabarainen laguntza izango du. Gainera, aurreko asteburuan, azaroaren 8an eta 9an, Atxagak ikastaroa emango du euskara Ernest Lluch Kultur Etxean: Nola jarri zintzarria katuari.

Bernardo Atxagaren ibilbide oparoan hainbat literatur genero jorratu ditu: hala nola, eleberria, ipuina, saiakera, poesia, antzerkia, gidoiak eta haur literaturako lanak landu izan ditu. 2007az geroztik euskaltzain osoa da, eta Etxeak eta hilobiak eleberriarekin bere ahalmen poetikoa eta unibertso oso eta sakonak eraikitzeko gaitasuna erakusten du.

Oraingo honetan, eta bere nobelaren pertsonaiei esker, beren bidean noraezean dabiltzanak diruditen errealitateetara murgiltzen gaitu, errekak bezala isurtzen direnak, baina hondoan norabide berean elkartzen direnak, arrastaka doan korronte baten antzera, eta etengabeko mugimenduan mantentzen gaituztenak. Bernardo Atxagaren oso lan pertsonala da hau, non betiko idazlea topatzen baitugu, baina heldutasunak ondutako begiradarekin

Ikastaroa Bernardo Atxagarekin: Nola jarri zintzarria katuari

Aldez aurretik, azaroaren 8 (16:00-20:00) eta 9an (10:00-13:00) Ernest Lluch Kultur Etxean ikastaro bat eskainiko du idazleak: Nola jarri zintzarria katuari. Ikastaro trinko honetan askotariko testuak aztertuko ditu, hala bereak nola beste idazle batzuenak, literaturaz duen ikuspegia eta literatura teknikak azaltzea helburu.

Matrikulazioa Donostia Kulturaren webgunean egin daiteke (ikastaroen matrikulazioa) eta kultur etxean bertan (astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00).

Euskal Herriko literaturako figura garrantzitsuenetako batekin hasiko da Literaktum jaialdiaren aurtengo edizioa, Bernardo Atxagarekin hain zuzen ere, bere azken eleberria jendaurrean aurkeztuz: Etxeak eta hilobia. Egileare hitzen arabera, hau izango da bere azkeneko nobela eta azaroaren 11an, astelehena, 19:30etatik aurrera aurkeztuko du Ernest Lluch Kultur Etxean.

 

Bernardo Atxagak, bere ibilbide oparoan, hainbat literatur genero menderatu ditu, hala nola eleberria, ipuina, saiakera, poesia, antzerkia, gidoiak eta haur literaturako lanak landu izan ditu. 2007az geroztik euskaltzain osoa da, eta Etxeak eta hilobiak eleberriarekin bere ahalmen poetikoa eta unibertso oso eta sakonak eraikitzeko gaitasuna erakusten du. Oraingo honetan, eta bere nobelaren pertsonaiei esker, beren bidean noraezean dabiltzanak diruditen errealitateetara murgiltzen gaitu, errekak bezala isurtzen direnak, baina hondoan norabide berean elkartzen direnak, arrastaka doan korronte baten antzera, eta etengabeko mugimenduan mantentzen gaituztenak. Bernardo Atxagaren oso lan pertsonala da hau, non betiko idazlea topatzen dugu baina heldutasunak ondutako begiradarekin

 

 

 

 

Ikastaroa Bernardo Atxagarekin: Nola jarri zintzarria katuari

 

Azaroaren 8 eta 9an Ernest Lluch Kultur Etxean proposatutako ikastaro bat ere eskainiko du idazleak: Nola jarri zintzarria katuari ikastaro trinko honetan askotariko testuak aztertuko ditu, hala bereak nola beste idazle batzuenak, literaturaz duen ikuspegia eta literatura tenkikaka azaltzea helburu.

 

Ikastaro honen ordutegiak hauek izango dira:

- ostiralean, azaroaren 8an, 16:00 – 20:00, eta

- larunbatean, azaroaren 9an,10:00 – 13:00h.

Parte hartzeko interesa dutenek Ernest Lluch kultur etxean edo Donostia Kulturako webgunearen bidez izena eman dezakete.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu