Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Bost emanaldi Abesbatzen Astean urriaren 30etik azaroaren 4ra bitartean

Gaos abesbatza

Asteazkena, 2019(e)ko Urria(r)en 23-(e)an

Aurten ere, Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin, Abesbatzen Astearen edizio berri bat antolatu du. Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean, bost emanaldi eskainiko dira 2019ko urriaren 30etik azaroaren 4ra Donostian: Altzan, Loiolan, Grosen, Ibaetan eta Amaran. Abesbatzen Aste honen helburua donostiarrengan musika korala sustatzea da.

Guregana etorriko diren talde koralen aniztasuna eta aberastasuna dira Abesbatzen Aste honen ezaugarriak. Aurten bost talde bokalek parte hartuko dute kontzertuetan eta bere programetan musika erlijiosoa zein herri-musika eskainiko dute. Indonesia, Galizia, Erresuma Batua eta Lituania herrialdeetatik etorriko dira talde horiek.

Auzoetan dauden elizetan dira kontzertu hauek eta sarrera doan da:

Consolatio Chamber Choir (Indonesia). Espiritu Santuaren parrokia (Ibaeta). Urriak 30. 20:00.

Gaos abesbatza (Galizia). Karmeliten eliza (Amara). Urriak 31. 20:00.

The Korrigan Consort (Erresuma Batua). San Martzial parrokia (Altza). Azaroak 1. 19:30.

Gema Sangkakala (Indonesia). Mariaren Bihotza parrokia (Gros). Azaroak 3. 20:30.

Bel Canto Choir Vilnius (Lituania). Loiolako eliza. Azaroak 4. 20:00.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu