Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Galder Sacanell-en "La celda sin noche" hautatua 2019ko Antzerkigintza Berriak programan

Galder Sacanell

Osteguna, 2019(e)ko Urria(r)en 24-(e)an

Antzerkigintza berriak proiektuan sortutako zortzi lanak xeheki aztertu ondoren, balorazio - batzordeak Galder Sacanell-en La celda sin noche lana hautatu du, bere literatura-kalitateagatik, egitura dramatikoagatik eta gai ez oso ezaguna jorratzeagatik aukeratu da, bai eta giza eskubideen alde egiten duelako ere.

Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak ekoiztuko dute lana 2012an martxan jarritako ANT3RKIZ egitasmoaren barruan, euskal dramaturgia martxan jartzen lagundu, sorkuntzaren mundua bultzatu eta tamaina handiko ikuskizunak kontratazio-baldintza onargarrietan ekoizteko sortua. Horrela, bere garaian DSS2016ek sustatu zuen Antzerkigintza berriak proiektuari eman nahi diote jarraipena, sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzeko helburua duena, beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde-lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, antzerki-konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko. 

Egileari buruz: Galder Sacanell Bañuelos zinema eta antzerki errealizadore eta ikertzailea da. Bilbon jaio zen 1995ean, Ramon Barearen zuzendaritza laguntzaile gisa lan egin du Pabilioi 6an, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean hitzaldi bat eman du zinemari eta mitoari buruz, eta hamabost film labur baino gehiago egin ditu. Autodidakta batez ere, zuzendaritza, idazketa eta zinemako nahiz antzerkiko irakaskuntza interesatzen zaizkio. Filosofian graduatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, zine ikasketetan masterra Amsterdamgo Unibertsitatean eta gidoian titulatua Alicia Lunaren Madrilgo Gidoi Eskolan. Gaur egun, Mar Navarroren Antzerki Eskolan ikasten du Madrilen, ikus-entzunezko sektorean lan egin nahi duen bitartean. "La celda sin noche" bere lehen obra dramatikoa da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu