Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Paul Naschy – Autobiografia bat iruditan" erakusketa irekita Okendo Kultur Etxean

La venganza de la momia

Astelehena, 2019(e)ko Urria(r)en 28-(e)an

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Paul Naschy – Autobiografia bat iruditan erakusketa irekita egongo da urriak 26tik abenduak 14ra Okendo Kultur Etxean.

Erakusketa hau, dudarik gabe, Paul Naschyk (Jacinto Molina Álvarez, 1934-2009) bere bizitzan eta lanbidean izan zuen ibilbideari inoiz egin zaion aitortza zabalena eta osatuena da. Bere familiak erakutsitako konfiantzari esker –haren alargun Elvira Primavera eta Sergio eta Bruno semeak– omenduaren artxibo pertsonala lagako da erakusketarako.

Paul Naschy Europako fantasiazko zinemaren historian izan den irudi garrantzitsuenetako bat da. Erakusketak osorik biltzen du bere karrera joria: bere aurreneko lanak disko-azaletako ilustrazio bikainen sortzaile gisa, poltsikoko nobelen autore gisa izan zuen etapa labur eta bitxia, halterofilian egin zuen karrera arrakastatsua noski, eta bere azkeneko agerraldiak pantaila handian. Jakina, Espainiako zinemari egin zion ekarpen izugarri handia eta ahaztezina izango da erakusketaren muina, bere lan oparoan oinarritua: hogei pelikula.

Erakusketak, gainera, lehen aldiz aurkeztuko ditu artistaren eta berarekin lan egin zuten profesionalen –atrezzo, jantzi, makillaje, efektu berezi eta abarreko sailetakoak– biltegietako eta artxiboetako edukiak. Enpresa eta izen mitikoek –besteak beste, Vázquez Hermanos, Cornejo, Molina FX edo Julián Ruiz, Miguel Sesé, Ángel Luis de Diego eta Fernando Florido makillatzaileak– eta ilustrazioak, istorietak, diseinuak, kartelak eta bozetoak, José Sanchis, Gumersindo Andrés López, Jano, Antonio Gracia José "Pierrot" eta beste hainbat eta hainbat autore ahaztezinek sortuak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu