Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Ajuar funerario – Beñat Olea" erakusketa irekita Udal Liburutegian

Ajuar funerario

Larunbata, 2019(e)ko Urria(r)en 26-(e)an

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Euskadi Fantastikoa XV: Ajuar funerario – Beñat Olea / Fantasia marrazten erakusketa irekita egongo da urriak 25etik azaroak 16ra Udal Liburutegian (Alderdi Eder).

Erakusketa honetan, Ajuar funerario obran oinarrituan, Fernando Iwasaki idazle ospetsuaren mikro-kontakizunak biltzen dituen liburuaren erraietan barrena sartu ahal izango zara. Liburua binetetan eman dute Imanol Ortiz gidoilariak eta Beñat Olea marrazkilariak.

18 istorio labur biltzen dituen komiki bat da, autoreari ez ezik, beldurraren generoari ere omenaldi egiten diena. Milaka ñabardura eta koloreekin, zenduez, umeez eta munstroez josita dago erakusketa. Bertan, komikiaren orrietako batzuen sortze prozesua behatu ahal izango duzu: bozetoaren fasetik hasi eta tindatu eta azkenik koloreztatu diren arte. Gainera, beste hainbat lan daude ikusgai, Beñat Olea marrazkilariak egin dituenak ilustrazio, ipuin, nobela baita bideo-jokoetarako ere, betiere fantasia tartean dela.

Beñat Olea

Leioako campusean Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Bartzelonara joan zen eta bertan egiten du lan diseinatzaile grafiko gisa eta ilustratzaile freelance gisa. Bere ilustrazioak nazioarteko argitalpenetan agertu dira (ImagineFX, Graffito Books, Lisbon Labs...) eta erakusketa kolektiboetan Bartzelonako BECen eta Londresko Parallax Art Fair-en. Haurrentzako ipuinak ilustratzen ditu, erretratuak egiten ditu eskariz, eta beregain hartu du zuzendaritza artistikoa CrystaizerGames bideo-jokoen indie estudioan. Ajuar funerario da komikiaren munduan egin duen aurreneko sarraldia.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu