Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburu Baby Kluba eta Ipuinaren Ordua haur liburutegietan

Ipuinaren Ordua

Ostirala, 2019(e)ko Urria(r)en 18-(e)an

Martxan dira Liburu Baby Kluba eta Ipuinaren Ordua jarduerak, Donostia kulturako haur liburutegietan ohikoak diren programak. Astero eskaintzen diren doako saio hauek aukera ezin hobea dira istorioez gozatzeko eta liburuetara gerturatzeko.

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek ere jardueran parte hartuko du. Ekintzaren ardatza eta abiapuntua liburua da, eta jokoak eta abestiak ere tartekatzen dira. Helburu nagusia umeengan, txikitatik, eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da.

Liburu Baby Kluba Mestiza elkartearen eskutik garatzen da, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Sarrera librea da, jarleku guztiak bete arte.

Ikusi datak ondoko egutegian.

Ipuinaren Ordua 2 urtetik aurrerako umeei zuzentzen da, eta bere helburuen artean irudimena eta fantasia piztea dago, baita familiak liburuetara eta liburutegietara hurbilaraztea. Euskaraz garatzen da, Lur Korta taldearen eskutik.

Sarrera librea da, jarleku guztiak bete arte. Helduak ekitaldira sartu ahal izateko galdetu liburutegi bakoitzean.

Ikusi datak ondoko egutegian.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu