Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Matriuska" proiektua irabazle

Matriuska

Asteartea, 2019(e)ko Urria(r)en 15-(e)an

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2020ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Ttak teatroa eta Kamimaz kolektiboa taldearen Matriuska antzezlanari. Bigarren saria, berriz, Elur Sorkuntza Etxearen Esnatu naiz lanari egokitu zaio.

Matriuska

Iraia Elias da proiektuaren zuzendaria eta bi aktoretako bat. Bestea Amancay Gaztañaga da.

Etorkizun berri bat eraikitzeko giltza beraien esku dago. Emakume guzti horiek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa. Bada garaia beren barruan zer dagoen ikusi eta ekintzara pasatzekoa.

Esnatu naiz

Obra honetan Andoni Mutiloa da aktore, gidoilari eta zuzendaria.

Pellok Londreseko Happy end Clubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera...

Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz?

Xehetasun gehiago

Proiektu irabazleak 4.000 euroko diru-laguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Bigarren sariak, berriz, 3.200 euroko diru-laguntza izango du. 2020ko urtarrilaren 30etik otsailaren 16ra Donostiako hainbat taberna eta aretotan egingo den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 29. edizioaren barruan ikusteko aukera izango da.

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu