Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburutegiaren Eguneko jardueren aurkezpena

2019ko Liburutegiaren Eguna

Asteazkena, 2019(e)ko Urria(r)en 16-(e)an

Gaur, urriak 16, asteazkena, Liburutegiaren Eguneko jarduerak aurkeztu dira. Memoria eta Liburutegiak lemapean publiko mota guztietarako egitaraua antolatu da.

Helduentzako saioak

Urriaren 22tik 26ra Lekukoak, liburutegietako ondarea ezagutzeko helduentzako saio irekiak egingo dira hainbat egoitzetan. Herri liburutegietako ondarea herri baten historiaren lekuko ezinbestekoa da eta liburutegi bakoitzak bere ondare propioa izaten du. Liburutegietako adituen eskutik jarraian aipatzen diren liburutegietako lekukoen adibideak ezagutzeko aukera izango da.

  • Tabakalerako Ubiken 22an 17:00etan euskaraz eta 26an 18:00etan gaztelaniaz
  • Udal Liburutegiaren Konstituzio plazako egoitzako saioak 23an izango dira, 18:00etan euskaraz eta 19:00etan gaztelaniaz
  • Koldo Mitxelenakoak berriz, 24an, 18:00etan euskaraz eta 19:00etan gaztelaniaz
  • Azkenik San Telmo Museoko liburutegian 25ean arratsaldeko 17:00etan gaztelaniaz.

Jardunaldi profesionala

Urriaren 25eko jardunaldi profesionalean Memoria Aro digitalean aztertuko duten Europako adituen aurkezpenak izango dira. Europeana Fundazioko Douglas McCarthy, Frantziako Liburutegi Nazionaleko Sophie Bertrand, Espainiako Liburutegi Nazionaleko Elena Sánchez eta Eusko Jaurlaritzako Euskal Liburutegi Digitalaren arduraduna den Francisca Pulgar, hurrenez hurren.

Jarduera osagarriak

Azkenik, urriaren 19tik 31ra egitarau osagarri bat izango da Donostia Kulturako liburutegietan, Tabakalerako Ubiken eta Koldo Mitxelena Kulturunean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu