Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Olga Tokarczuk Nobel saria Literaktum 2019 jaialdian egongo da

Olga Tokarczuk. Egilea: Martin Kraft (CC-BY-SA lizentziapean)

Osteguna, 2019(e)ko Urria(r)en 10-(e)an

Literaktum jaialdian, Donostia Kulturak antolatutakoa, 2018ko Literatura Nobel sariduna egongo da. Olga Tokarczuk idazle poloniarra gurean izango dugu azaroaren 15ean. Tokia eta ordua aurrerago emango ditugu ezagutzera.

Poloniako idazte eta saiogilea (Sulechów, 1962) Nobel sarien ehun urte luzeko historian izandako hamabosgarren emakume saritua bihurtu da gaur. Epaimahaiak "irudimen narratiboa" eta "pasio entziklopedikoa" txalotu ditu. Egilea ezaguna da bere herrialdean mugimendu ultraeskuindarren kontrako aktibismoagatik.

Psikologoa prestakuntzaz, nobelak, eszena-egokitzapenak, ipuin-liburuak eta hainbat poema-bilduma kaleratu ditu Tokarczuk-ek. 2019ko Literaktum jaialdiaren garai berean Los errantes (Anagrama) azken nobela plazaratuko da gaztelaniaz. Oraindik ez dago euskaraz idazle honen lanik.

Donostia Kulturak zoriondu nahi du idazlea sari honengatik eta aste batzuk barru bertatik bertara egiteko aukera izango du.

Beraz, baieztatu dezakegu Olga Tokarczuk Donostian egongo dela azaroaren 15ean, Donostia Kulturak Poloniako Kultura Institutuarekin hitzartuta zeukan bezala.

Argazkiaren kreditua: Martin Kraft.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu