Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Amundarain Mediateka berriaren inaugurazioa

Amundarain Mediateka berriaren inaugurazioa

Osteguna, 2019(e)ko Urria(r)en 10-(e)an

Ostiral honenan, urriak 11, arratsaldeko 19:00etan, Martuteneko Amundarain Mediateka berriaren inaugurazioa egingo da Iker Goenaga eta Martuteneko Trikitilariak taldearen emanaldiarekin.

Liburutegi eredu berria

Donostia Kulturaren Liburutegien atalak eta Kultur Ekintzak aurrera pauso bat ematen dute zerbitzu berri honekin. Donostian lehenengo aldiz Hezkuntza Sistemaren liburutegi bat auzo osora zabaltzen da baliabideen erabilera hobeago bat eskaini ahal izateko.

Arantzazuko Ama Ikastolako guraso elkartearen inplikazioari esker, 2006tik ikastetxe barruan zerbitzua eman izan duen mediateka 85,20 m²-ko espazio berri batean kokatu da, sarrerako atezaindegi izandako eraikinean.

Helbidea eta telefonoa

Martutene, 48. 20014 Donostia/San Sebastián Tel. 943 483856

Zeintzuk dira Mediatekaren berrikuntzak?

Mediateka berriaren ezaugarri nagusia zerbitzu bikoitza eskaintzea izango da: alde batetik, Arantzazuko Ama ikastetetxeko ikasleei;  bestetik, Martuteneko herritarrentzat ere zabalik egotea.

Astelehenetik ostiralera egunero egongo da zabalik, arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 20:00etara. Udako hilabeteetan, Aste Santuan eta Gabonetan ordutegi bereziak izango ditu. Donostiako Liburutegi Sarean eta Irakurketa Publikoko Sarean integratua dago eta katalogoaren kontsulta eta norberak maileguan dituen liburuen kudeaketa online egiteko aukera ematen du, gainontzeko liburutegietan bezala.

Mediatekaren zerbitzuak liburutegi baten ohiko zerbitzuak dira: liburuen, egunkarien eta aldizkarien irakurketa, mailegua, Internet eta ipuin kontaketa haurrentzat hilean behin Etxarriene Auzo Etxearekin txandakatuz.

Zenbat liburu eta ikus-entzuneko daude Mediatekan?

Mediatekan guztira 5.318 liburu eta ikus-entzuneko daude, helduentzat eta haurrentzat.

Helduentzako liburuak: 974

Helduentzako ikus-entzunezkoak: 349

Haur eta gazteentzako liburuak: 3.527

Haur eta gazteentzako ikus-entzunezkoak: 422

Ordenagailuarentzako fitxategiak: 46

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu