Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Euskaltzaindiaren mendeurrena: bi ikuskizun urriaren 11n eta 12an Victoria Eugenian

Ghero

Astelehena, 2019(e)ko Urria(r)en 07-(e)an

Euskaltzaindiaren mendeurrena bete da aurten eta arrazoi horregatik hainbat ekitaldi (instituzional, akademiko eta kultural) izan dira 2019an zehar. Egitarau honen barruan programatu dira urriaren 11n eta 12an Victoria Eugenia Antzokian bi ikuskizun: hilaren 11ko kontzertua (Mende berria kantuz: Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Korua & Orfeoi Gaztea) eta 12ko antzelana (Ghero).

Urriaren 11n ikusi ahal izango dugun musika emanaldia Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Koruak eta Orfeoi Gazteak prestatu dute. Mendeurrena aitzaki hartuta, ehun abeslari gazte eszenatokira igoko dira ehun urteak ospatu eta etorkizuna indarberrituta hasteko, euskal musikako talde eta abeslari famatuenen lanak abestuz.

Urriaren 12ko antzezlanak Tartean-en zigilua dauka. 3000 urtera garamatza. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da?

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu