Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Telmo Museoko familientzako programazioa, urritik aurrera

Famili tailer bateko irudia. Argazkilaria O. Moreno

Astelehena, 2019(e)ko Iraila(r)en 30-(e)an

Aste honetan hasiko da San Telmo Museoak familientzako jaurduerekin osatutako larunbatetako eskaintza, apirilera arte luzatuz. Sendo eta egonkortuta dago jadanik programazio hau eta aurtengoan ere, helburua museoa familien aisialdirako gune ireki bihurtzea da. 2019-2020 programazioak 33 jarduera biltzen ditu guztira.

 Gehienak 6-12 adin tarteari zuzenduta daude, baina horietatik 10 jarduera 6 urtetik beherakoei zuzentzen zaizkie. Programazio berrian nabarmendu dezakegu, gainera, sortzaileek eskainitako tailerrak izango direla asko: artistak -ilustratzaile, argazkilari eskultore, e.a.-, kontalariak, poetak eta beste izango dira gidari, eta Maushaus eta Galtzagorrirekin ere kontatu dugu gure proposamena osatzeko.

Hitzordu gehienak larunbatetan dira, 17:00etan hasita, eta jarduerak euskaraz burutzen dira nagusiki. Prezioa, oro har, 5 euro familiako. Kasu batzuetan, dena den, doakoak izango dira, eta aurretiaz izena eman beharko da. Hilabete bakoitzean jarriko dira dagozkion jardueren txartelak salgai, bazkideen salbuespenarekin. Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu