Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Rainer Werner Fassbinderi buruzko zikloa hastera doa

Fassbinder

Astelehena, 2019(e)ko Iraila(r)en 30-(e)an

Datorren asteazkenean, urriaren 2an, hasiko da Tabakaleran NOSFERATU zikloa, Rainer Werner Fassbinder zinegile alemanari eskainia, bere film ezagunenetako baten proiekzioarekin: Maria Braunen ezkontza (1978).

Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, Tabakalerak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak antolatu dute zikloa. Laguntzaileak: Goethe-Institut Madrid eta Rainer Werner Fassbinder Foundation.

Ziklo honetan bidaia liluragarri bat egingo dugu 58 saiotan Fassbinderren obran barrena. Zinegile alemanak zuzendutako 35 film luze eta bi film laburrak proiektatuko dira, baita bere bi telesailak ere: "Zortzi orduk ez dute egun bat osatzen" (1972-1973) eta "Berlin Alexanderplatz" (1980) monumentala.

Programazio hau beste saio batzuekin osatuko da; Fassbinder + Plus izena eman zaion hautaketa bat da, 17 film ikusteko aukera emango diguna. Film horien artean batzuk modu desberdinetan daude lotuta Fassbinderrekin eta bere obrarekin, zinegilearen inspirazio-iturri izan ziren beste batzuk –All That Heaven Allows (Douglas Sirk, 1955)– eta bere eraginpean sortuak beste zenbait –¿Qué he hecho yo para merecer esto? (Pedro Almodóvar, 1984)–. Gainera, hitzaldiak emango dira zinegile berezi honen irudia gertuagotik ezagutzeko.

Beti bezala, zikloarekin batera bi liburu editatuko dira ‒bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz‒ zuzendari alemanaren lanari eskainiak. Lehena, Rainer Werner Fassbinder. Amor y rabia, Colección Nosferatuko 16. zk., Quim Casasek koordinatu du eta 21 autorek parte hartu dute bertan; Rainer Werner Fassbinder. Ametsak abian jartzen dituzten emozioak, Nosferatu bildumako 8. zk., Carlos Losillak idatzia da, eta Aritz Gorrotxategik euskaratua.

Sarrera: 3,50 €

Zine-bonua 2019-2020: 70 €, 30 film + argitalpena

Bonoa Tabakaleraren zine programako edozein film ikusteko erabili daiteke.

Sarrerak Tabakalerako Infopuntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baina 30' lehenago) eta interneten salduko dira: ticket.kutxabank.es/tabakalera (irailaren 30etik aurrera).

Bonua Tabakalerako Infopuntuan eta leihatilan salduko da irailaren 30etik aurrera. Bonua Tabakalera txartelari lotuta dago. Tabakalera txartela doakoa da eta Infopuntuan eskura dezakezu. 100 bono daude guztira.

Infopuntuaren ordutegia: astelehenetik ostegunera: 10:00-19:00 / Ostiralak: 10:00-20:00 / Larunbatak: 11:00-20:00 / Igandeak: 11:00-19:00.

Informazio gehiago: Fassbinder

Argazkia: © Rainer Werner Fassbinder Foundation

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu