Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Kultur etxeetako eta Liburutegi Nagusiko KZGuneekin hitzarmena berritu da

Ostirala, 2019(e)ko Iraila(r)en 20-(e)an

Donostia Kulturak eta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) gaur sinatu dute kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian dauden KZguneek martxan jarrai dezaten hitzarmena. Herritarrei prestakuntza-programak eta bestelako zerbitzuak jasotzen jarraituko dute.

Donostiako bost kultur etxetan eta Liburutegi Nagusian KZguneak daude gaur egun, 2001ean sinatu zen lehenengo hitzarmenaren ondorioz. Gaur hitzarmen hori berritu egin dute Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendari kudeatzaileak eta Alex Etxeberria EJIEko zuzendari orokorrak. Hitzarmena, hasiera batean, lau urterako izango da, eta beste lau urtez luza daiteke. Hitzarmenaren helburua EJIEren Donostiako Udaleko Donostia Kulturaren arteko lankidetza-harremanak ezartzea da, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian dauden KZguneak ireki, erabili eta aprobetxa daitezen; KZguneek eskaintzen dituzten prestakuntza-programak eta gainerako zerbitzuak emateko eta, horrenbestez, espazio publiko horien emakida arautzea.

Hauexek dira KZguneak:

Liburutegi Nagusia - Alderdi Eder, Ijentea 1, 20003, 943023630

Casares K.E, Darieta 1, 20017, 943023631

Egia K.E, Baztan 21, 20012, 943023632

Ernest Lluch K.E., Anoeta pasealekua 7, 20014, 943023633

Lugaritz K.E, Heriz Pasealekua 20, 20008, 943023635

Okendo K.E, Nafarroa Etorbidea 7, 20013, 943023636Egia K.E, Baztan 21, 20012, 943023632

Ernest Lluch K.E., Anoeta pasealekua 7, 20014, 943023633

Lugaritz K.E, Heriz Pasealekua 20, 20008, 943023635

Okendo K.E, Nafarroa Etorbidea 7, 20013, 943023636

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu