Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2019ko Fanzineen Gerra

Asteartea, 2019(e)ko Iraila(r)en 24-(e)an

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiko Autoedizioaren txokoarekin eta FNACekin lankidetzan, berriro ekin dio Fanzineen Gerrari euskarri horien bitartez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.

Tinta eta paperezko gerra honetan Astea dela eta argitaratutako hainbat fanzine lehian arituko dira publikoaren babesa lortzeko datozen urriaren 26a eta azaroaren 1a bitartean. Izena emateko epea urriaren 17ra arte egongo da zabalik. Antolatzaileek hautatuko dituzten 10 taldek parte hartuko dute gehienez.

Oinarriak

Fanzineak, eskuz ala makinaz?

Prestakuntza lantegia Borja Cresporekin

urria 23 / 18:00 – 20:00

Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia

Fanzineak, eskuz ala makinaz egiten dira? Egia esan, edozein modutan. Nahi duzun eta gogoko duzun bezala. Fanzinea formatu libre bat da, ez du mugarik, eskueran du pertsona geldiezin orok. Folio batzuekin, arkatz batekin, kolarekin eta guraize batzuekin, autoedizioaren iraultza egin dezakezu. Tresna perfektua da esperimentatzeko eta zure lana ezagutzera emateko, analogikoa, digitala edo hibrido zoragarri bat izanda ere. Fanzinea bere nahierara mutatzen da, edo irakurlearen eta sortzailearen nahierara. Egin zeuk bat! Zure etxean, kalean, txokoan, bakardadean edo lagunartean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu