Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Irailaren 26an amaituko da II. Donostia Buskers Festival-ean izena emateko epea

II Donostia Buskers Festival

Osteguna, 2019(e)ko Iraila(r)en 19-(e)an

Bueltan da bigarren urtez Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Donostia Kulturaren laguntzaz antolatzen duen Donostiako kaleko musikaren jaialdia. Gipuzkoako duo eta bakarlariek kontzertuak eskainiko dituzte Donostiako tabernetako terrazetan urriko 10etik 13ra.

Deialdiaren oinarriak betetzen dituzten eta jaialdian parte-hartu nahi duten musikariek bi abestiko maketa bidali behar dute irailaren 26a baino lehen www.donostiabuskersfestival.es webgunearen bitartez. Bertan, eta jaialdiko sare sozialetan, aurkituko dute jaialdiaren gaineko informazio guztia.

Parte-hartzaileek 18 urte baino gehiago izan beharko dituzte eta Gipuzkoan bizi beharko dute. Gainera, lehen esan bezala, bikoteek edo bakarlariek parte har dezakete bakarrik. Musikari dagokionez, edozein musika mota onartuko da, terrazen fasean eskainiko diren kontzertuak formatu akustikoan izango badira ere.

Epaimahai ofizial batek emanaldi horiek baloratuko ditu eta bost parte hartzaile aukeratuko ditu Donostiako Sustapenak antolatzen duen Gabonetako Azokan ospatuko den finalera pasatzeko.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu