Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Hurrengo Nosferatu zikloa Rainer Werner Fassbinderi eskainia egongo da

Fassbinder

Asteartea, 2019(e)ko Iraila(r)en 17-(e)an

Datorren asteazkenean, urriaren 2an, hasiko da Tabakaleran NOSFERATU zikloa, Rainer Werner Fassbinder zinegile alemanari eskainia, bere film ezagunenetako baten proiekzioarekin: Maria Braunen ezkontza (1978).

Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, Tabakalerak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak antolatu dute zikloa.

Ziklo honetan bidaia liluragarri bat egingo dugu 58 saiotan Fassbinderren obran barrena. Zinegile alemanak zuzendutako 35 film luze eta bi film laburrak proiektatuko dira, baita bere bi telesailak ere: "Zortzi orduk ez dute egun bat osatzen" (1972-1973) eta "Berlin Alexanderplatz" (1980) monumentala.

Programazio hau beste saio batzuekin osatuko da; Fassbinder + Plus izena eman zaion hautaketa bat da, 17 film ikusteko aukera emango diguna. Film horien artean batzuk modu desberdinetan daude lotuta Fassbinderrekin eta bere obrarekin, zinegilearen inspirazio-iturri izan ziren beste batzuk eta bere eraginpean sortuak beste zenbait. Gainera, hitzaldiak emango dira zinegile berezi honen irudia gertuagotik ezagutzeko.

Beti bezala, zikloarekin batera bi liburu editatuko dira ‒bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz‒ zuzendari alemanaren lanari eskainiak. Lehena, Rainer Werner Fassbinder. Amor y rabia, Colección Nosferatuko 16. zk., Quim Casasek koordinatu du eta 21 autorek parte hartu dute bertan; Rainer Werner Fassbinder. Ametsak abian jartzen dituzten emozioak, Nosferatu bildumako 8. zk., Carlos Losillak idatzia da, eta Aritz Gorrotxategik euskaratua.

Informazio gehiago: Fassbinder

Argazkia: © Rainer Werner Fassbinder Foundation

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu