Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Beldurrezko Asterako Gazteen Epaimahirako izen-emate epea zabalik dago

Osteguna, 2019(e)ko Iraila(r)en 19-(e)an

Hamalaugarren urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 150 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 30. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 11 bitarte.

Gazteen Epaimahaian parte hartzeko aukeratzen diren gazteak (150 pertsona) Antzoki Zaharrean elkartuko dira urriaren 25ean, arratsaldeko lauretan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko; guztira, hiru orduko iraupena izango du saioak. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta, emaitzaren arabera erabakiko da zeinek irabaziko duen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria. Gainera, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.

18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (150) baino eskari gehiago izanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 25eko emanaldira etorriko direla baieztatu beharko dute; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Bestalde, epaimahaiko kide guztiek ondorengoa jasoko dute egindako lan eta ekarpenarengatik: 30. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean, Victoria Eugenia Antzokian emango diren emanaldietara joan ahal izateko bi abonu eta katalogo ofiziala.

zena emateko Donostia Gazteriako webgunean www.donostia.eus/gazteenepaimahaia izena emateko fitxa bete.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu