Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Itzurun Erraldoien eta Buruhandien konpartsa: 2019ko Ekimen Erraldoiaren emaitza

Prentsaurrekoan egindako argazkia

Asteazkena, 2019(e)ko Iraila(r)en 11-(e)an

Aurten ere, Iniciativa Gigante - Ekimen Erraldoia gauzatu da Aste Nagusiaren inguruko egunetan eta Aste Nagusian bertan. Donostiako Itzurun Erraldoi eta Buruhandien konpartsak Ekimen Erraldoia kanpainaren bitartez, kamiseten salmentarekin,  5.066,50€ bildu ditu Beroa Elkartearentzat (Gipuzkoako Harrera familien Elkartea). 

Festa Jardueretako zinegotziak, Jon Insaustik, Super Amarako arduradunekin batera, Beroa Elkarteko ordezkariari jasotakoaren txekea eman diote. Ekitaldian, Inigo Garcíak "Garvi" - Konpartsako kidea eta “Ekimen Erraldoiko” lehen ediziotik kamisetako sortzailea - eta Donostiako Itzurun Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren ordezkaritzak parte hartu dute.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu