Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ernest Lluch Kultur Etxea urriaren 14an zabalduko da

Ernest Lluch Kultur Etxeko irudi zaharra

Ostirala, 2019(e)ko Iraila(r)en 06-(e)an

Ernest Lluch Kultur Etxea urriaren 14an zabalduko da Anoeta Estadioaren birmoldaketa lanen ondorioz urtebetez itxita egon eta gero. Hala ere, irailaren 9tik 27ra Anoeta Estadioko ohiko egoitzan Donostia Kulturako ikastaroetan matrikulatzeko aukera egongo da.

Data horretatik aurrera kultur etxeak berriz helduko dio bere ohiko martxari: ikastaroak, jarduerak, lagapenak eta zerbitzuak (Liburutegia, KZgunea, Plus 55). Salbuespen bakarrak Haurtxokoa eta Gaztelekua izango dira. Horiek Ferrerias plazako behin-behineko egoitzan jarraituko dute 2019/2020 ikasturte osoan zehar, behin-betiko egoitza berriaren lanak aurrera jarraitzen duten bitartean (Ernest Lluch Kultur Etxearen ondoan, Anoeta Estadioan).

Ernest Lluch Kultur Etxeak berrikuntza nabarmenekin berrirekiko ditu ateak. Egoitza bakar eta bateratuagoa izango du, Anoeta Estadioaren ekialdeko fatxadan dagoen goiko solairuari beheko solairu berri bat gehitu baitzaio. Biak lotuta egongo dira eta sarrera beheko solairutik egingo da.

Solairu berri horretan jendaurreko arreta zerbitzua, areto nagusia, erakusketa aretoa eta taller bat izango dira. Goiko solairuan liburutegia, KZgunea, Plus 55 zerbitzua, bulegoak eta beste lau taller kokatuko dira.

Azpimarratzekoa da ere liburutegia guztiz berritu dela eta kultur etxeak ikastaro eta lagapenak eskaintzeko taller bat gehiago izango duela hemendik aurrera. Horietaz gain, areto nagusiak eta erakusketa areto berriek hobekuntza esanguratsuak izan dituzte ere, kultur etxearen programazioa eta lan lerroak indartzeko.

2019-2020 ikastaroetan parte hartzeko matrikulazioa irailaren 9an hasiko da

Donostia Kulturak eskaintzen dituen ikastaroetan matrikulazioa irailaren 9an hasiko da, arratsaldeko 16:00etan. Izen emateak egin daitezke bai kultur etxeetan baita www.donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean ere, irailaren 27ra arte.

Jendaurreko zerbitzuak erabat zabalik egongo ez badira ere, Ernest Lluch Kultur Etxeak Anoeta Estadioan (Xanti jatetxearen aurrean) duen ohiko egoitzan egongo da aukera Donostia Kulturako ikastaroen matrikulazioa egiteko. Astelehen arratsaldetik aurrera, matrikulazioak egiteko bakarrik irekiko da hiru astez beheko solairu berria.

Matrikulazioaren ordutegia honakoa izango da Ernest Lluch Kultur Etxean: irailaren 9an 16:00etatik 20:00etara, eta 10etik aurrera, eta 27ra arte, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Eskaintza eta deskontuei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, kontsulta egin daiteke Donostia Kulturako webgunean, sareko kultur etxeetan eta hiriko beste guneetan aurki daitezken esku paperetan.

Informazio gehiago: amarakulturutxea@donostia.eus / 943481919

HALA ERE, Irailaren 9tik 27 Anoeta Estadioko ohiko egoitzan DONOSTIA KULTURAKO ikastaroetan matrikulatzeko aukera EGONGO DA

 

Ernest Lluch Kultur etxea urriaren 14an zabalduko da Anoeta Estadioaren birmoldaketa lanen ondorioz urtebetez itxita egon eta gero.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu