Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Todo sobre Pedro... Almodóvar cumple 70 años" erakusketa

Ostirala, 2019(e)ko Iraila(r)en 06-(e)an

Donostia Kulturak, Gehituk, Premios Sebastianek eta Mugen Gainetik-ek aurkezten dute Todo sobre Pedro... Almodóvar cumple 70 años Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan – San Jeronimo, irailaren 21etik 29era. 

Sebastiane Sarien 20. edizioak urteurren borobil hau lotu nahi du Pedro Almodóvarrek irailaren 25ean betetzen dituen 70 urterekin.

Horretarako ekarri dugu Kubatik Todo sobre Pedro... Almodóvar cumple 70 años erakusketa. CartelOn proiektuaren baitan eta Espainiar Enbaxadaren Kultura Kontseilaritza-Garapenerako nazioarteko lankidetzaren agentzia espainiarra (AECID), El DESEO ekoizpen etxea eta Cinemateca Cuba-ren parte-hartzearekin 40 diseinatzaileren ehun bat proposamen aurkeztu diren lehiaketa bat antolatu da.

Lehiaketan aukeratuak izan diren 20 lan finalistek eta Almodovarren filmografiaren jatorrizko kartelek osatzen duten erakusketa bat da.

Jatorrizko ideiaren sortzailea, Yumey Besu Payo, izango da Donostian, irailaren 22tik 26ra.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu