Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Deskontu esanguratsuak udazkeneko antzerki eta dantza emanaldietarako

Osteguna, 2019(e)ko Iraila(r)en 05-(e)an

Abonamendu berezi batzuk prestatu ditu Donostia Kulturak eta antzerki eta dantza arloko hainbat ikuskizunetan % 25eko deskontua lortu ahalko da, eta bazkideek beste % 10 gehiago.

Udazkeneko antzerki eta dantza ikuskizunetarako deskontu adierazgarriak lortu ahal izango dituzte erosleek; % 25eko deskontua, hain zuzen. Deskontu horiek, gainera, Donostia Kulturako bazkideen ohiko deskontuekin bateragarriak dira; % 10eko deskontua (30 urtetik beherakoen, pentsiodunen, 65 urtetik gorakoen eta langabetuen deskontuak ez dira metagarriak). Abonamendu hauek irailaren 5etik aurrera lortu ahal izango dira, urriaren 04ra arte. Deskontuak bai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, bai Internet bidez lortu ahal izango dira. Saio bat baino gehiago duten lanetan, deskontuak soilik lehenengo saioan lortu ahal izango dira. Gehienez bi sarrera ikuskizun eta pertsona bakoitzeko.

Hiru abonamendu mota daude:

Dantza abonamendua

Hamlet, la danza del melancólico ikuskizunerako (azaroak 28, 20:00) eta beste ikuskizun hauetatik edozeinetarako: Presente; Gran Bolero; Mar; Kenophobia; Los Limones, la nieve y todo lo demás eta Still Life & No half Measures sarrerak erosten dituztenek %25eko deskontua izango dute, erosketa osoan.

Euskarazko antzerkirako abonamendua

Ghero ikuskizunerako (urriak 12, 20:00) eta beste ikuskizun hauetatik edozeinetarako: Zaldi Urdina, Utzi zure mezua seinalearen ondoren eta Moko zorrotza sarrerak erosten dituztenek %25eko deskontua izango dute, erosketa osoan.

Gaztelaniazko antzerkirako abonamendua

El desguace de las musas ikuskizunerako (azaroak 30, 20:00) eta beste ikuskizun hauetatik edozeinetarako: La Mudanza; El insólito caso de Martín Piche; Baile de Huesos; Viejo amigo Cicerón; Deje su mensaje después de la señal; Flaque; Abre la Puerta; Simone mujer partida; La última tourné, Felicidad, Traidor, La Culpa, Copenhague, La Ternura, La transfiguración del mastodonte eta West Side Story sarrerak erosten dituztenek %25eko deskontua izango dute, erosketa osoan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu