Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2019ko Poesia Orduak irailaren 9an eta 10ean

Ezkerretik hasita: Garbiñe Ubeda, Oier Guillan eta Arantza Urkia

Asteartea, 2019(e)ko Iraila(r)en 03-(e)an

Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero Euskal Jaietan izaten diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira: hilaren 9an, «Egunero hasten den musika» eta hilaren 10ean «Munduko poesia kaia». Biak ala biak Victoria Eugenia Cluben izango dira. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egunetan bertan arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Edukiera bete arte beti ere.

Egunero hasten delako nobelaren 50. urteurrenean, Ramon Saizarbitoriaren obra osoko zati hautatuen irakurraldi musikatua egingo da «Egunero hasten den musika» emanaldian. Saizarbitoriaren mundu literario eta musikalaren barnako bidaia bat izango da. Horrenbestez, bidaia sentimental bat, idazlearena baina baita, neurri batean, euskal kulturaren ikur bihurtu den belaunaldi oso batena ere.

Munduko Poesia Kaierak egitasmoa Susa agitaletxeak jarri zuen martxan 2014an eta 30. zenbakira iritsi da dagoeneko. Bilduman argitaratutako poemek ardaztutako emanaldi honetan ahotsez eta mugimenduz gorpuztuko dira bilduma osotik ateratako testuak: poesia errezital hibridoa izango da, zeinean poesiaz galdekatuko duten umorez egileek, eta errezitatutako poemak gorputz mugimendu bilakatuko diren.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu