Ostirala, 2019(e)ko Iraila(r)en 20-(e)an
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Zipi eta Zape jatorrizko formatuan – Escobarren marrazki erakusketa bat erakusketa irekita egongo da irailak 20tik azaroak 4ra FNAC-en.
Harrigarria da ikustea urteak aurrera joan arren berdintsu jarraitzen dutela biki bihurri horiek. Orain, hirurogeita hamar urte baino gehiago izango zituzten, baina, jatorrizko marrazkien erakusketa honetan ikusten dugunez, ez zaie ile bakar bat ere galdu beren adats nabarmen horietatik.
Etenik gabe sortu izandako ia 10.000 orrialdetan zehar, Josep Escobar i Saliente handiaren pertsonaiek leku gailena hartu dute gure historia umoristikoan eta, ondorioz, funtsezko irudiak dira belaunaldi askoren bizitzan.
25 urte bete dira sortzailea zendu zenetik, eta Zipik eta Zapek sekulako osasuna dutela gogorarazteko, Escobarren familiak bere bilduma pribatuaren zati bat erakusten digu.
Donostia Kultura 2019 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa