Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Laura Matesanz eta Iñigo Lasa, Gu ere Arzaken zozketaren irabazleak

Irabazleek saria Juan Mari eta Elena Arzaken eskutik jaso zuten

Osteguna, 2019(e)ko Abuztua(r)en 01-(e)an

Laura Matesanzek eta Iñigo Lasak Arzak Jatetxean otorduaz gozatu ahal izango dute Gu ere Arzaken ekimeneko zozketa irabazita.

San Telmo Museoan ikusgai izan den Arzak bere saltsan erakusketaren harira, sukaldariari eta bere jatetxearen historiari gorazarre egiten ziona, antolatu zen Gu ere Arzaken ekimena. Eztei bazkaria Arzak jatetxean ospatu zutenak argazkia museora ekartzera animatu genituen jatetxeak donostiarren ospakizunetan hasieratik izan duen presentzia erakusteko. Hiritarrek ekarritako argazki horiek erakusketan egon ziren ikusgai zabalik egon zen bitartean (ekainaren 16an itxi zen). Iragarri bezala, parte hartzaileen artean Arzak Jatetxean otordua zozkatu dugu ondoren, eta Laurak eta Iñigok osatutako bikotea izan da sariduna.

Saria jasota, otorduaz gozatzea besterik ez zaie geratzen. On egin!

13. LAURA MATESANZ

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu