Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Itzurun Erraldoien eta Buruhandien konpartsa: Ekimen Erraldoia aurkeztu da

Aurkezpenaren argazkia

Asteartea, 2019(e)ko Uztaila(r)en 30-(e)an

Gaur goizean, Festak Jardueretako zinegotziak, Jon Insaustik, Super Amarako Giza Harremanetako arduradunarekin batera Gotzone de Miguel eta Itzurun konpartsakoa kidea den Iñigo Garcíarekin aurtengo Ekimen Erraldoia aurkeztu du. Aipatutako prentsa aurrekoan, Beroa Elkarteko kidea den Pedro Pérez-ek parte hartu du.

Aurtengoa zortzigarren edizioa izango da eta kamiseten salmenta Beroa, Gipuzkoako Harrera Familien Elkartearen alde egingo da. Lau Super Amara saltokietan (Amara, Loiolako Erriberak, Antigua eta San Martín) eta, abuztuaren 5etik aurrera, 1.000 kamiseta jarriko dira salgai 10 €-tan bakoitza, Iñigo Garciak (Garvi) sortutako irudiarekin.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu