Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Antton Elizegik bere argazki funtsa eman dio dohaintzan San Telmo Museoari

Astelehena, 2019(e)ko Uztaila(r)en 22-(e)an

Antton Elizegi Beloki argazkilariak (Lasarte-Oria, 1938) San Telmo Museoari dohaintzan eman dio bere argazki artxiboa, 45.000 irudik baino gehiagok osatua, besteak beste, diapositibak, negatiboak, argazkiak RC paperean, liburuen maketak eta koadernoak dituena.

Artxiboko irudiak 1961 eta 2013 artean ateratakoak dira eta, batez ere, gai hauek lantzen ditu: natura (landa paisaiak, enborrak, adarrak, metak), arkitektura (baserri hutsak, Romanikoa, Arantzazu), etnografia, artisten edo familiartekoen erretratuak eta irudi poetikoak.

Argazki lanen kalitateak artxibo horiek argazkigintzaren historiarako oso material interesgarri bihurtzen ditu, eta azpimarragarria da bertan jasotako paisaietan azaltzen diren landa irudiek edota erretratuek euskal gizartearen eta bere irudikapenaren ikerketarako artxibo gisa duen berebiziko interesa.

Museoak funtsa erregistratu eta katalogatu egingo du materialak behar dituen baldintzetan kontserbatzeko eta, ondoren, gizarteratzeko. Gainera, bildumaren digitalizazio plan bat landu eta jarriko du martxan, eta hori webgunearen bidez eta bildumen katalogoaren bidez zabalduko du.

Aurreikusitako zabalkuntza ekintzen artean, 2020an museoak bilduma honen inguruko erakusketa antolatuko du María José Aranzasti arte historialariak komisariatutakoa.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu