Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Creators of Legends – HR Gigerri omenaldia" erakusketa Beldurrezko Astean

Mundo Alien

Osteguna, 2019(e)ko Uztaila(r)en 18-(e)an

Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa (San Jeronimo) / urriak 26 – azaroak 10

Komisarioak: Carlos Arenas eta César Oropeza

HR Giger artista suitzarrak goitik behera aldatu zuen bere diseinuekin zientzia fikzioaren eta beldurrezko zinemaren looka, Alien (1979) pelikulan izan zuen kolaborazioan. Gainera, Donostiako Kubo-Kutxa aretoak 2009an eskaini zion atzera begirako handi hartan ikusi ahal izan zenez, Alien baino askoz ere zabalagoa da bere lana, arlo desberdinak biltzen baititu: pintura, eskultura, marrazkia, eta altzarien eta arkitekturen diseinua. Gigerrek sormenezko unibertso ikusgarri bat garatu zuen, munstro biomekanikoez, jainkosa satanikoez eta paisaia gotikoez jositako imajinario baten bitartez, eta zalantzarik gabe izugarrizko eragina izan dute latitude guztietako artista berrien artean.

Creators of Legends – HR Gigerri omenaldia talde-erakusketak hainbat herrialdetako artistak biltzen ditu ‒Mexiko, Estatu Batuak, Australia, Espainia, Frantzia, Polonia eta Alemania‒. Haiek HR Gigerren obran inspiratuta garatzen dituzte beren sorkuntzak pinturaren, eskulturaren, marrazkiaren eta argazkilaritzaren arloetan.

Nazioarteko erakusketa bat da, ibiltaria, eta lehen aldiz bisitatuko du Espainia, Mexikoko, Suitzako eta Alemaniako hainbat hiritan egon ondoren. 2019an, hain zuzen, Alienen 40. urteurrena dela eta, instalazio artistiko bat gehitu zaio, Orioneko bestiarioa izenekoa; Alien: Covenant (2017) filmeko pertsonaia nagusitako bat den David androidearen laborategian dago inspiratua, eta bertan espazio aztoragarri bat birsortuko da, fikzioa, zientzia eta artea elkartuko dituena.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu