Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostikluba Festibala 14: urriaren 3tik 5era Intxaurrondon

Donostikluba Festibala 14

Asteazkena, 2019(e)ko Uztaila(r)en 17-(e)an

Donostikluba Festibala 14. ediziora iritsi da eta duela bi urte erreferentziako jaialdi urbano bihurtzeko hasitako bidean darrai, garaiekin aldatzen doazen musika-hizkuntza berriak hartzeko prest. Urriaren 3tik 5era, Gaztea gaua eta bi Trap gau Intxaurrondo Kultur Etxean.

Intxaurrondoko egoitza berrian antolatzen den bigarren edizioa izango da eta 3 egunetan zehar entzungo den musika eskaintza anitza bezain erakargarria da: trapa, hip hopa, edo rock independentea... guztiek dute lekua Donostikluba Festibala 14an.

Donostikluba Festibalarekin emango zaio hasiera 2019-2020 denboraldiko Dkluba zirkuituari. Azken urteetan bezala jaialdiak, taberna-zirkuitua eta bertako musika-taldeak izango dira, Intxaurrondoko Kultur Etxeko kontzertu handiez gainera.

Behean informazio gehiago kontzertuei buruz. Sarrerak jada salgai daude:

Urriak 3, Gaztea gaua: Lukiek + Sua + Maren + The Young Wait.

Urriak 4, Trap Gaua: Cecilio G + SNKT.

Urriak 5: Trap Gaua: Kaydy Cain + Dupla.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu