Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Musika Hamabostaldiaren 80. urteurrena ospatzeko erakusketa, San Telmo Museoan

Astelehena, 2019(e)ko Uztaila(r)en 08-(e)an

Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia erakusketa aurkeztu dute gaur, uztailak 10, San Telmo Museoak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak jaialdiaren urteurren biribila ospatzeko. Erakusketa uztailaren 11tik irailaren 1era arte egongo da ikusgai museoko Laborategian, doako sarrerarekin.

Antzoki edo auditorio batean bizi izandako magiaz harago, Hamabostaldiak musika ulertzeko era bat dakar. Komunikatzen duen musika, mugak gainditzen dituena, hunkitzen duena, sortzailea eta ilusio pizle dena, eta hori islatu nahi du erakusketak.

Horretarako, aurkezten ditu jaialdiaren mugarri handiak, izen aipagarriak eta gaur egungo forma eman dioten aspektu sozialak, ikus-entzunezkoak, kartelak eta esku-programak, Mikel Arce soinu-artistaren bi instalaziorekin elkarrizketan.

Hasiera atalaren ostean, ondorengo hauek musikarekin zuzenean harremantzen dira eta lau mugimenduko sinfonia osatzen dute: opera, ahots-musika, dantza eta musika instrumentala. Lau alor horiek ardaztu dute jaialdiaren historia eta erakusketa.

San Telmo Gaua eta Musika Hamabostaldiko programazioa

Erakusketaren inguruko jarduerei dagokienean, Donostiako soinua izango da abuztuaren 24ko San Telmo Gauaren ardatza. 20:30etik 24:00etara erakusketa, eliza eta klaustroa zabalik egongo dira, doan eta taberna zerbitzuarekin, eta erakusketari erreferentzia egiten dioten keinuak izango dira.

Bestalde, urtero gisa, Musika Hamabostaldiak museoan eskainiko ditu bere hitzorduetako batzuk: Inaugurazio eguneko kantu errezitaldia eta Hitzak familia tailerra (abuztuak 1); Ostegun musikalak San Telmon (abuztuak 8, 22, 29) eta Haurren hamabostaldiko Peer Gynt-ekin ametsetan (abuztuak 20). Ikusi programazio honen xehetasuna.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu