Egunero hasten delako 50 urtez: Ramon Saizarbitoriarekin solasean uztailaren 4an

Egunero hasten delako 50 urtez

Tuesday, 02 July 2019

EHUko Udako Ikastaroen barruan, eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, Egunero hasten delako 50 urtez programaren saio garrantzitsuenetako bat izango dugu ostegunean, uztailak 4, 19:00etan Miramar jauregian. Sarrera librea da, baina izena eman behar da lotura honetan: Egunero hasten delako 50 urtez.

Egunero hasten delako nobelaren argitalpenaren 50. urteurrenaren harira, Mikel Ayerbe ikertzaile eta EHUko irakasleak Ramon Saizarbitoria elkarrizketatuko du. Jendaurreko solasaldi honetan, obraren aurrekarien, idazte prozesuaren eta testuinguruari buruz gehiago jakingo dugu. Nobela hori funtsezkoa izan zen euskal literaturaren berrikuntzarako, eta era berean, Lur taldea izenekoaren (Arantxa Urretabizkaia, Ibon Sarasola, Rikardo Arregi, eta abar) emaitza nabarmenetakoa.

Autorearen ahotik horren guztiaren inguruan zuzenean entzuteko aukera paregabea, beraz.

Egunero hasten delako 50 urtez Donostia Kulturak antolatutako programazioa da, 2019ko urte osoan zehar luzatuko dena eta liburuaren urteurrena omentzea eta berrikustea helburu duena. Euskal literaturan mugarria izan zen liburua egungo begietatik begiratzeko modu bat, iragan haren inguruan hausnartzeaz ez ezik, egungo munduaz pentsatzeko beste modu bat.

Add comment


Security code
Refresh

Social Networks

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin