Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2019-2020: irailaren 9tik aurrera 642 ikastarotan matrikulatzeko aukera

2019-2020 ikasturtea

Astelehena, 2019(e)ko Uztaila(r)en 01-(e)an

Donostia Kulturak 2019-2020 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkezten du honen bidez. 642 ikastaro (562 helduentzat eta 80 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Ikastaroen matrikulazioa 2019ko irailaren 9an (arratsaldeko 16:00etan) hasiko da eta hilaren 27an bukatuko da. Edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da.

Internet bidezko matrikulazioa egiteko lotura, baina gogoratu 16:00etatik aurrera izango dela.

Eskaintza pdf formatuan daukagu kontsultatzeko moduan (kultur etxeetan irail hasieran izango da paperean) eta informazio osoagoa www.donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean ere ikus daiteke.

Informazio gehiago:

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu