Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2019ko Aste Nagusia - Ferialan parte hartzeko eskaera

Paseo berriko Noria

Asteazkena, 2019(e)ko Ekaina(r)en 26-(e)an

Donostia Kulturaren eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartearen (AFADE) artean eraberritutako Hitzarmena betez, honekin batera jakinarazten dugu, Aste Nagusia 2019 dela eta, ireki dela hiriko leku desberdinetan instalatuko den Ferian parte hartzeko gune baten eskaera egiteko epea.

Pertsona eta/edo enpresa interesdunek eranskinean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute uztailaren 5eko 13:00 baino lehen AFADEk Bilbon dituen bulegoetan (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara) edo Oiartzungoetan (ostiraletan bakarrik 09:00etatik 13:00etara); posta elektroniko bidez ere aurkeztu ahal izango da dokumentazioa helbide honetara: bilbao@afadeeuskadi.com / donosti@afadeeuskadi.com

Kontsultatu nahi duen edonorentzat dago sinatutako Hitzarmena eskuragarri AFADEk Bilbon dituen bulegoetan (Gaztelondo 5 – 2. solairua – 10 Lokala – Alhondiga eraikina) edo Oiartzungo bulegoetan (Astigarragako bidea 4 – 1. solairua – 64 Lokala – Mamut galeria komertziala) aurretik adierazitako egunetan eta ordutegietan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu