Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Uztailaren 1ean hasiko da udako programazioa Urgulleko hiru zentroetan

Asteazkena, 2019(e)ko Ekaina(r)en 26-(e)an

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull mendiak aisialdi eta kultura programazioa eskainiko du, jarduerekin eta Donostiari begira erakusketarekin. Mendiko hiru zentroak (Liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea) egunero egongo dira zabalik, eta astelehenetik ostiralera haurrentzako jarduerak eskainiko dituzte.

Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.

  • Liburutegia, Damen baterian kokatua, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak kudeatzen du.
  • Natur Txokoa, Gobernadorearen baterian, ingurugiroa hedatzeko helburupean Cristina Enea Fundazioak kudeatutako ingurumen-ikasgela da.
  • Azkenik, San Telmo Museoak kudeatzen duen Mota Gazteluko Historiaren Etxeak, hiriari buruzko erakusketa eskaintzeaz gain, Donostiari begira, hiru guneetako programazioa koordinatzen du.

Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan hasita, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean.

Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).

Jaitsi hemen udako programazioaren eskuorria (pdf)

Udan Urgull mendira joan-etorria egingo duen zerbitzua eskaitzen du Donostiabusek autobus zerbitzuak: 39-Urgull linea.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu