Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburu Azokaren 44. edizioa ekainaren 28tik uztailaren 7ra Donostian

Liburu Azoka Donostian

Osteguna, 2019(e)ko Ekaina(r)en 27-(e)an

Gaur, ekainak 27, Donostiako Liburu Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu salmentarekin bihartik uztailaren 7ra arte egongo da zabalik goiz (11:00-13:30) eta arratsaldez (17:00-20:00) Gipuzkoa plazan. Antolatzaileen esku (Euskadiko Liburu Ganbara eta Euskadiko Liburu Azoken Batzordea) dago ordutegian  aldaketak egitea.

Hona hemen azokaren baitan antolatzen diren jarduera eta prentsaurreak. Lekua: Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan dira (Alde Zaharreko Udal Liburutegia, sarrera San Jeronimo kaletik).

Uztailak 2, asteartea, 11:00, Urtaroak eta zeinuak, Jon Gerediaga. Poema liburuaren aurkezpena prentsaurrean.

Uztailak 2, asteartea, 19:00, Nobela beltza: Jon Arretxe, Javier Sagastiberri, Juan Infante eta José Javier Abasolo idazleen arteko mahai-ingurua.

Uztailak 3, asteazkena, 19:00, Markez Tulkarem; el retorno del equipo refugiado, Joseba Zabalza. Liburuaren aurkezpena.

Uztailak 4, osteguna, 11:00, Muerte en el Adur, Seve Calleja. Liburuaren aurkezpena prentsaurrean.

Uztailak 4, osteguna, 19:00, Respirando fuego. En las entrañas de la lucha kurda por la supervivencia, David Meseguer eta Karlos Zurutuza. Liburuaren aurkezpena.

Uztailak 5, ostirala, 11:00, Contracuentos, Víctor Claudín, Javier Cabrera eta Félix Maraña. Liburuaren aurkezpena prentsaurrean.

Bestalde, Liburu Azokaren gunean, Gipuzkoa plazan, Euskal emakume poetak izeneko erakusketa eta haur jarduerak egingo dira:

Ekainak 30, igandea, 12:30, Kosimoren katiuskak, Dani Martiarena ipuin kontalaria.

Uztailak 4, osteguna, 12:30, Ipuinak entzun, kantatu eta marraztuko ditugu. Ipuin tailerra Pamiela-Kalandraka postuan.

Gainera, asteburuan, liburu sinaketak egongo dira Gipuzkoa plazan.

Informazio gehiago: Liburu Azokaren berri emateko orria (3,5 MB, pdf)

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu