XXXI. Bideoaldia: Larrotxene Bideoko ekoizpenak Victoria Eugenian ekainaren 27an

XXI. Bideoaldia: aurkezpena

Monday, 24 June 2019

Larrotxene Kultur Etxeak, Donostia Kulturako guneak, Bideoaldia erabili izan du urtez urte zine eta bideo ikastaroetako emaitzak jendaurrean ezagutarazteko (aurtengoa 31. edizioa da). Hainbat lan ikusteko aukera izango dugu Victoria Eugenian ekainaren 27an, iluntzeko 20:00etan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak antzokiko leihatilan (11.30-13:30 / 17:00-20:00) jasotzeko aukera dago ekainaren 20tik. Pertsona bakoitzeko gehienez 8 gonbidapen ahalko dira eskuratu.

Bertan, Larrotxenen ikasturtean zehar landu diren hainbat generotako produkzioen aukeraketa ikusteko parada izango dugu:

  • Andoni de Carlosek irakasten duen Gidoigintza Hastapena ikastaroan landutako A escondidas, Valerie Quirogak zuzendutako fikzioa.
  • Michel Gaztambideren Gidoigintza Aurreratua ikastaroan Ceres revelada, Patxi Razquinek egindako fikzioa; Stalingrado, Amaia San Sebastianek egindakoa eta Un día especial, Juanmi Cuestaren lan berezia.
  • Pablo Maloren ikasleek La primera vez zuzendu dute Zine zuzendaritza ikastaroaren barruan. Eta Andres Robledak zuzendutako lana da.
  • Ander Iriartek Fikzio Zuzendaritza ikastaroa eskaini du aurten eta ikastaro horretan jardundako ikasleek zuzendutako Multiversos film laburra ikusgai izango dugu.
  • Bestalde, Oskar Tejedorrek gidatutako Dokumentalgintza ikastaroan landutako hainbat dokumental ikusi ahalko dira: No vemos, no oímos, no nos movemos, Jose Luis Bacaicoak zuzendua; Hazia, Vanessa Arambruruk zuzendua; Aliados, Joana Aduriz eta Mila Morrondok zuzendutakoa; Identidad, Segis Monsok zuzendua.

Omenaldia Juanmi Gutierrezi

Programa osatzeko, bere garaian Larrotxenen Juanmi Gutierrezek egindako Sombras izeneko film laburra ikusteko aukera izango dugu hari eskaini nahi diogun omenaldi bereziaren adierazle. Juanmi Gutierrez Larrotxeneko lehenengo ikus-entzunezko irakaslea izan zen. Irakaskuntzan eta dokumentalgintzan oso konprometitua, urte asko eman zituen Larrotxeneko motorra izaten.

Elkarlanak

Elkarlanean jarraitzen dugu hiriko erakunde eta eragile ezberdinekin eta aurtengo kolaboratzaile nagusiak Musikene eta Olatu Talka izan dira.

2018ko uzta

Halaber, eta iaz gertatu zen moduan, aipatu aurtengo uzta ere hain dela oparoa ezen uztailaren 5ean Intxaurrondon emanaldi bat antolatu behar izan dugula egindako lan guztiei lekua egin ahal izateko. Uzta horretatik koprodukzioen kopurua nabarmendu nahi dugu bereziki. Izan ere, marka guztiak hautsi ditugu aurten 20 koprodukzio baino gehiagotan parte hartuz. Bai aholkularitza aldetik, bai materiala mailegatuz baita lantaldeak osatuz.

Add comment


Security code
Refresh

Social Networks

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin