Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Irakurlee, udan irakurtzeko liburu gomendioak liburuzainen eskutik

Irakurlee 2019

Asteazkena, 2019(e)ko Ekaina(r)en 19-(e)an

Donostia Kulturako liburuzainek udan irakurtzeko liburuen gomendio gida berri bat prestatu dute. 2018an argitaratuak izan ziren liburuen artean 113 izenburu aukeratu dira, 56 euskaraz idatziak eta beste 57 gaztelaniaz idatziak.

Liburuak adin guztietako irakurleei zuzenduak daude, hau da, 0tik 100 urte bitartera eta haurrei zuzenduak adinaren arabera sailkatuak agertzen dira. Irakurketa Errazeko liburuak, hau da, edozein arrazoirengatik irakurketarako zailtasunak dituen jendearentzako liburuak gomendioen artean tartekatzen dira.

Aukeratuak izan diren izenburu guztiak Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sarean eskuratu daitezke eta bazkideek maileguan hartu eta erreserbak egiteko aukera dute (Katalogoa). Hainbat liburu eLiburutegia plataforma digitaletik deskargatu daitezke pantailetan irakurri ahal izateko.

Paperezko argitalpena Donostia Kulturako liburutegietan eta kultur etxeetan eskuratu daiteke.

Pdf bertsioa webgunean dago zintzilik Liburutegien argitalpenen atalean, irakurri, deskargatu eta inprimatu ahal izateko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu