Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

HAU diseinu lehiaketan parte hartu duten lan nabarmenenak, San Telmon ikusgai

Astelehena, 2019(e)ko Ekaina(r)en 17-(e)an

Abuztuaren 31ra arte San Telmo Museoko gastro-kultura gunean (harreraren eta kafetegiaren artean) egongo dira ikusgai, HAU, Euskal Herriko objektu tradizionalen lehiaketaren hirugarren edizioko lan nabarmenenak. Tartean, ZURA proiektu irabazlea.

Lehiaketa honen helburua da Euskal Herriko objektu tradizional bat berrinterpretatzea, egungo testuinguru eta beharretara egokituta. Aurten zizeiluaren inguruan egin dute lan hautagaiek, euskal baserrietako sukaldeetako jatorrizko altzari funtzionala.

Hirugarren edizio honetan 30 proiektutik gora aurkeztu dituzte eta horien artean epai mahaiak ZURA proiektua saritu du, Uxue Ariztimuño Cenoz, Amaia Baztarrica Ceberio eta Olatz Mandiola Sologaistuarena. Saria 600 euro eta Bartzelonako Ramírez i Carrillo diseinu estudioan bost eguneko egonaldi praktikoa dira.

Horrez gain, epaimahaiak labarmendutako lan hauek ere badaude ikusgai:

  • Aipamen berezia:  EAKO (Aizea Fernandez de Lapeña Larrea, Idurre Elorza Dominguez)
  • Proiektu finalistak: HUKA (Hugo Ostiza Garmendia, Maika Lacunza Arnedo), TXELU (Unai Zabala Monasterio, Markel Uribarren Arteaga), OHEyou (Sergio Rosinos Vivas, Gorka Olano Eizaguirre)
  • Proiektu hautatuak: SUSTRAI (Andrea Arruti Etxaniz, Julen Hernandez Etxezarreta), ECOTXIL (Leire Garmendia Mugica, Garazi Otxandorena Ieregi), JARGOI (Ander Otegi Blasco, Ibai Calleja Alonso), ZuZüYou (Eneko Merino Sastre)

Bitamine Faktoria da lehiaketaren antolatzailea San Telmo Museoaren, Mondragon Unibertsitatearen, Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Ramírez i Carrillo estudioaren laguntzarekin.

 



Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu