Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Azken jarduerak eta egunak Arzaken inguruko erakusketa ixteko

Asteazkena, 2019(e)ko Ekaina(r)en 05-(e)an

Ekainaren 16an amaituko da Arzak bere saltsan erakusketa, ibilbidea egitena duen Juan Mari Arzaken, bere jatetxean eta Euskal Sukaldaritza Berrian zehar, mahaiak hartuz sinbolo gisa; jatetxeko 12 mahai.

Azken egun hauetan ere, erakusketarekin lotutako azken bi jarduerak izango dira.

Alde batetik, igande honetan, ekainak 9, 12:00etan Juan Inazio Hartsuaga idazleak bisita gidatua eskainiko du non erakusketa bere ikuspegitik eta esperientziatik abiatuta erakutsiko duen. Bisita euskaraz izango da eta doan, baina aldez aurretik izena eman behar da: stm_erresebak@donostia.eus / 943 48 15 61 (asteartetik ostiralera, 12:00-14:00).

Bestalde, ekainaren 14an, 18:30ean, San Telmo pil-pilean bisita gidatu gastronomikoen azken eguna izango da. Bertan bisitariak ezagutu ahal izango du gure historiaren eta gastronomiaren artean dagoen harremana bost zentzumenekin. Ibilbideak museoaren erakusketa iraunkorra eta Arzak bere saltsan erakusketa zeharkatzen ditu; izan ere, bisitak aipatzen duen mugarrietako bat Euskal Sukaldaritza Berria eta Juan Mari Arzaken ekarpena dira. Amaieran gure produktu nabarmen batzuen dastaketa egiteko aukera dago Bokadon. Bisita gaztelaniaz izango da; sarrerak 15 euroan daude salgai museoko harreran.

 

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu