Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

“Elkano, lehen mundu bira” aurre-estreinaldia Victoria Eugenia Antzokian

Elkano, lehen mundu bira

Asteazkena, 2019(e)ko Ekaina(r)en 12-(e)an

Larunbatean ekainak 29, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian, Elkano, lehen mundu bira filmaren aurre-estreinaldia izango da. Dibulitoon Studiok, Elkanogroupek eta Donostia Kulturak aurkeztuko dute animaziozko film luzearen proiekzio berezi hau. Dibulitoon Studio ekoiztutako filma estreinatuko da uztailaren 5ean. Filmaxek eta Barton Filmsek banatuko dute filma.

Proiekziorako sarrera izango da gonbidapenarekin. Gonbidapenak (kopurua mugatua izango da) ekainaren 17tik aurrera egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko lehiatilan.

Inoiz izan den abenturarik zirraragarriena: Lehen mundu bira. Toki berean hasi eta amaitzen den bidaia zirkularra, baina haren ondoren ezer ez da berdina izango. Historiaren norabidea aldatzeko asmoz timoiari tinko heldu zioten bi nabigatzaileen kronika da hau. Fernando de Magallanesen aginduetara abiatu baina Juan Sebastian Elkanok, istorio honen benetako protagonistak, amaitu zuen bidaia.

Ekaitzak, gosea, tribuak... Sevillatik bost ontzi atera ziren 1519an. Hiru urte beranduago soilik batek lortu zuen bueltatzea, hala, planetaren biribiltasuna frogatu zuen abentura ikaragarri bat amaitzea lortuz.

Ezagutzen diren gertakari historikoetatik eta pertsonaietatik abiatuz, Ángel Alonso zuzendariak animazio filme zirraragarria sortu du, ikusle gazteen begientzako sortua, familian disfrutatzeko.

Elkano, lehen mundu bira filmaren gidoia José Antonio Vitoriak eta Garbiñe Losadak sinatu dute. Joseba Beristain soinu bandaren egilea da. Musika, sinfonikoa ia erabat, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik Fernando Velázquezen zuzendaritzapean eta Donostiako Orfeoiaren 90 ahotsekin José Antonio Sáinz Alfaroren gidaritzapean. Enrique Solinísek ere, aintzinako musikan eta gitarran aditua, parte hartu du soinu bandan bere errepertorioko konposizio batzuk filmerako egokituz eta Beristainek sortutako musika pieza jakin batzuk gitarra mota desberdinekin interpretatuz.

La Oreja de Van Gogh taldeak urrezko amaiera eman dio luzemetraiari Haizeaz fidatu kantuarekin, musika pieza inspiratzaile eta freskoa. Donostiako taldeak filmearen jatorrizko kantua sortu du getariako marinel Juan Sebastian Elkanori omen eginez, mendebalderuntz nabigatzen jarraitzeko erabakia hartzearen ondorioz, historiako lehen zirkumnabigazioa posible egin zuen gizonaren balentria aitortuz.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu