Nosferatu bildumaren Agnès Vardari buruzko liburuen aurkezpena

Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari

Saturday, 25 May 2019

Maiatzaren 29an, 19:00etan, Tabakalerako 1. Aretoan, Imma Merinok, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitaratutako bi liburuon egileak (Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños eta Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari), bertaratutakoekin solasean arituko da bi argitalpenoi buruz eta zinemagile frantsesari buruz.

Caras y lugaresen emanaldia baino lehen (2018), zinematografiako irakasle eta historialaria bertaratutakoekin solasean arituko da Agnès Vardaren figurari buruz, berriki zendu dena; izan ere, bere ia obra osoa azken hilabeteotan eman da Tabakaleran, Nosferatu programazioaren barruan.

Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños Colección Nosferatuko 15 zenbakia dena, gaztelaniaz idatzita dago; frantses errealizadoreari buruzko saiakera bat eta harekin egindako elkarrizketa bat biltzen ditu, azken hori joan den azaroan Pariseko rue Daguerreko bere etxe gogoangarrian egindakoa.

Bigarren liburua, berriz (Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari), Nosferatu bilduman 7 zenbakikoa, Imma Merinoren liburuko lehen zatiaren, zinemagileari buruzko saiakeraren, euskarazko itzulpena da, Aritz Gorrotxategik egindakoa.

Add comment


Security code
Refresh

Social Networks

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin