Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Azken egunak "Heriotza. Ante la muerte" erakusketa ikusteko

Asteartea, 2019(e)ko Maiatza(r)en 21-(e)an

Heriotza. Ante la muerte, San Telmo Museoak eta Deustuko Unibertsitateko José Ángel Achón katedradunak elkarrekin komisariatutako erakusketa, azken astean sartu da; izan ere, maiatzaren 26a izango da ikusteko azken eguna. Maiatzaren 19ra arteko datuen arabera, erakusketak 16.000 bisitatik gora izan ditu.

Erakusketaren helburua da, alde batetik, gizakiak heriotzari aurre egiteko izan dituen eta dituen moduen berri ematea, eta, bestetik, heriotzaren inguruko tabua haustea, horretaz hitz egiteko bidea emanez.

Zahartzaroari buruzko mahai-ingurua, jarduera eskaintza ixteko

Erakusketa zabaldu zenetik museoak jarduera ugari antolatu ditu heriotzaz ikuspegi eta errealitate ezberdinetatik hitz egiteko helburuarekin, publikoaren aldetik harrera oso ona eduki dutenak. Aste honetan izango da horien artean azkena, zahartzaroari buruzkoa:

Horrez gain, erakusketarako bisita gidatuak egongo dira aste honetan: asteartean eta larunbatean, 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Bisita gidatuak doakoak dira, museoko sarrera eskuratuta.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu