Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturak 86 lanpostuz osatutako Enplegu Eskaintza Publikoa (EPE) onartu du

San Telmo Museoa

Ostirala, 2019(e)ko Maiatza(r)en 17-(e)an

Kultur etxe, liburutegi, San Telmo Museo, antzoki eta Zinema, Arte Eszeniko, Musika, Festak, Komunikazioa zein Administrazioko unitate teknikoetan dauden lanpostuak dira.

Donostia Kulturako Administrazio Kontseiluak gaur, 2019ko maiatzaren 17, egindako bileran onartu du 2019ko Enplegu Eskaintza Publikoa, 80 lanpostuz osatutakoa. Lanpostu hauek 2017 eta 2018ko EPEetan onartutako 6 lanpostuetara gehitzen dira. Horietatik 78 txanda librean beteko dira eta 8 barne sustapenaz. Eskainitako lanpostu guztien %7a desgaitasunen bat duten pertsonek beteko dituzte.

Lanpostu horiek betetzeko prozesuak modu mailakatuan egingo dira datozen urteetan. Deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztuko da hori. Deialdiak egin ahala, izena emateko aukera egongo da gure erakundearen webgunearen bidez (Donostia Kultura). Udalaren lan eskaintzen atarian alta emanez gero, hautatze-prozesuetarako abisuak jasotzeko aukera ere badago.

Hautaketa prozesua gainditu baina lanposturik gabe gelditzen direnek zerrendan geratuko dira. Zerrenda hori erabiliko da hutsik gera daitezkeen lanpostuak edota denboraldi baterako beharrak betetzeko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu