Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Koch familiak museoari dohaintzan eman dio S. Koch Bengoetxea eta S. Koch Arruti argazkilarien artxiboa

Ostirala, 2019(e)ko Maiatza(r)en 17-(e)an

Gaur aurkeztu eta sinatu da Sigfrido Kock Bengoetxearen eta Sigfrido Koch Arrutiren familiak San Telmo Museoari egin dion dohaintza, argazkilari donostiarren artxibo-bildumarena.

San Telmo Museoak familiaren eskuzabaltasuna nabarmendu eta eskertu nahi du, garrantzizko dohaintza horrek indartu egiten duelako museoak ondarearen kontserbazio eta zabalkunderako betetzen duen zeregina, eta, horrez gain, euskal gizartea hobeto ezagutzea ahalbidetzeko elementuak dakartzalako, Donostiako bi argazkilari ospetsu horien protagonista nagusietako bat euskal gizartea baita.

Hainbat negatibo, plaka, diapositiba eta positibo bildu dira bilduman, baita “gerraren albuma” ere, Koch Bengoetxearen Gerra Zibilari buruzko materiala, ustekabe garrantzitsua suposatu duena.

Dohaintza hau jasotzearekin batera, museoak bere gain hartzen du bilduma osatzen duten lanak kontserbatu eta zabaltzeko konpromisoa.

Hasierako prozesu teknikoaren barruan, bilduma osatzen duten material guztiak erregistratu, katalogatu eta lokalizatzen dira. Horrez gain, museoak bilduma digitalizatzeko plan bat egin eta martxan jarriko du, eta webgunearen eta bilduma-katalogoaren bitartez zabalduko du.

Gainera, Sigfrido Koch Bengoetxearen funtsarekin antolatuko den lehen erakusketarako lana hasi da dagoeneko. Hurrengo hiru urteen barruan egingo da, Lee Fontanella komisarioaren gidaritzapean.

Bi bildumei buruzko datuak

S. Koch Bengoetxearen bilduma: kristalezko 147 plaka; plastikozko 656 plaka; 35 mm-ko 36 negatibo; País Vasco. Guipúzcoa liburuaren jatorrizko maketa, 138 positibatu barne; eta Gerraren albuma, formatu txikiko 231 argazkiz eta hainbat ilustrazio, egunkari zati eta dokumentu-fotokopiaz osatua.

S. Koch Arrutiren bilduma: askoz ere zabalagoa da. Gutxi gorabehera 5.000 diapositibak, negatibo-artxibategi ugarik, handitzeek, fotolitoek, San Telmon egindako erakusketaren argazki markoztatuek eta publizitate-lanetako negatibo eta diapositibek osatzen dute bildumaren zati nagusia.

Material horiei guztiei museoak lehendik zeuzkanak erantsi behar zaizkie: Willy Koch Schoneweissen 29 (argazkiak, artelanen argazki eta postalak), S. Koch Bengoetxearen bat, eta S. Koch Arrutiren lau argazki.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu