Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako Aztarnak ipuin laburren III. lehiaketaren aurkezpena

aztarnak

Asteazkena, 2019(e)ko Maiatza(r)en 15-(e)an

55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ipuin laburren Aztarnak III. lehiaketa aurkeztuko da maiatzaren 16an, 19:30ean, Astoria 7 Hotelean egingo den irakurraldi batekin. Aurreko edizioetako hainbat parte-hartzailek beren kontakizunen zatiak irakurriko dituzte Jon Makuso biolinistaren zuzeneko musikaz lagunduta.

Aztarnak Donostiako Udaleko Ongizate Sailaren Plus 55 zerbitzuaren eta Donostia Kulturako Ernest Lluch Kultur Etxearen egitasmoa da. Literaturaren eta artearen eremuan adinekoen ikusgarritasuna sustatzea du helburu.

Lehiaketan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan jaiotakoek edota bertan bizi direnek hartu dezakete parte. Lanak, bai euskarazkoak bai gaztelaniazkoak, originalak eta argitaragabekoak izan behar dira, eta ekainaren 22a (barne) baino lehen bidali behar dira posta arruntaz edo posta elektronikoz. Lehiaketaren oinarriak Ernest Lluch Kultur Etxearen webgunean kontsulta daitezke.

Hautatutako lanak bilduma batean argitaratuko dira. Epaimahaia literatur ospe aitortua duten pertsonek eta erakundeetako eta Plus 55 programako ordezkariek osatuko dute.

Sari banaketa eta bildumaren aurkezpena azaroaren amaieran egingo den jarduera publiko eta instituzional batean egingo dira.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu