Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Labore bekaren emaitza museoan ikusgai, maiatzaren 18tik aurrera

Asteartea, 2019(e)ko Maiatza(r)en 14-(e)an

Larunbat honetan, maiatzak 18, jarriko da martxan Imanol Zubiauz artistak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Labore bekari esker San Telmo Museorako espreski landu duen obra, Argiaren hizkuntza. Instalazioa hiru hilabetez egongo da ikusgai museoko dorreoian.

Honela azaltzen du artistak bere obra:

Argiaren hizkuntza instalazioaren oinarria da argiaren eta lengoaiaren erabilera bisitariaren perzepzioa aldatzeko.

Gestalt-en perzepzioaren legeak lengoaia binariora itzuli dira (0, 1) zortzi zulo zirkularreko senkuentziatan zulatutako hainbat panel sortzeko. Gestalt-en teoria  zentratzen da gauzak hautemateko moduak eta subjektuak sortzen dituen “formen” araberako erabakiak azaltzean.

Lege horiek era analogikoan idazteko, metalezko zilindroak erabiltzen dira “1”ak sortzeko; “0”ak berriz zulo hutsekin erakusten dira. Hala, forma errepikakorren segida bat ezartzen da, non bisitariak zenbait patroi aurkituko dituen.

Panelen perimetrotik datorren argiak intentsitatea eta banaketa aldatzen ditu eta zilindroek sortzen duten itzala moldatzen du. Argi aldaketa horiek eragina dute indibiduo bakoitzaren irakurketa espazialean, perzepzioa jarriz proiektuaren ardatzean”.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu