Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Telmok Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du asteburu honetan, maiatzak 18 eta 19

Astelehena, 2019(e)ko Maiatza(r)en 13-(e)an

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko eguna ospatzen da, aurten, Museoak kultura ardatz gisa: tradizioaren etorkizuna lelopean. Asmoa da azpimarratzea museoek aktore aktibo modura dituzten paper berriak tokian tokiko komunitateetan.

Larunbatean 22:00ak arte zabalik eta doako sarrera asteburu osoan

Egun horrekin bat egiteko San Telmo Museoak ekimen bereziak antolatu ditu. Hala, maiatzaren 18an (larunbata) nola maiatzaren 19an (igandea) museorako sarrera doakoa izango da publiko guztientzat, eta larunbatean irekiera berezia edukiko du museoak: 22:00ak arte museoko aldi baterako erakusketak, klaustroa eta elizan bisitatu ahal izango dira.

Gainera, Francisco Escudero Kontserbatorioaren eta Udal Musika eta Dantza Eskolaren lankidetzarekin, musikaz eta dantzaz jantziko da San Telmo asteburuan:

Aldi baterako erakusketak eta berrikuntzak iraunkorrean

Asteburu hau aukera izan daiteke museoak une honetan zabalik dituen aldi baterako erakusketak bisitatzeko: Heriotza. Ante la muerte eta Arzak bere saltsan. Gainera, heriotzaren ingurukoa ikusteko azken egunak dira hauek; izan ere, maiatzaren 26an bukatuko da.

Bestalde, erakusketa iraunkorrean aukera izango da azken asteetan txertatu diren berrikuntzak bisitatzeko: batetik, Argiak 100 urte bete dituela-eta, aldizkariaren lehen zenbakiak eta 100 urteko soka-dantza dokumentala daude ikusgai Jendartea bizi atalean; bestetik, Euskal artzaintza atzo eta gaur dokumental aurkeztu berria ere izango da ikusgai Baserria atalean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu