Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Urumearen ondare industriala ezagutzeko aukera museoan HidroLogikaken eskutik

Asteazkena, 2019(e)ko Maiatza(r)en 08-(e)an

Gaur Cristina Enea Fundazioak sustatutako HidroLogikak 2019 aurkeztu da San Telmo Museoan. Bederatzigarren edizio honek ere Urumea ibaian murgiltzeko gonbidapena helarazi nahi die herritarrei ingurumenarekin, kulturarekin eta historiarekin lotutako bere aberastasuna ezagutzeko. Urtero gai batean sakontzen du eta aurten ibaiaren ertzean dagoen industria ondarea izango da ardatz nagusia.

Publiko guztiei zuzendutako 30etik gora jarduerak osatuko dute programazioa, maiatzaren 8tik abuztuaren 31ra izango direnak. Tartean, jarduera batzuk San Telmo Museoan izango dira: mahai-inguru eta hitzaldi bana, eta bisita gidatuak Industrializazioaren atalera:

Ikusi hemen Hidrologikak 2019ren egitarau osoa.
Informazio gehiago www.cristinaenea.eus

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu