Lagunekin kantari: Aire Ahizpak eta Thierry Biscary Larrotxenen

Lagunekin kantari

Wednesday, 08 May 2019

2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin kantari programa sortu zen. 2019an, XVIII. edizioa burutuko da eta bertan egongo dira Aire Ahizpak eta Thierry Biscary Manez, besteak beste.

Hona hemen IZBE, Intxaurrondo Kantuz eta Donostia Kulturak, Irutxuloko Hitzaren laguntzarekin, prestatutako programa.

Maiatzaren 13an, Aire Ahizpak.

Maiatzaren 20an, Etxekoekin kantari: Donostiako kantu taldeak.

Maiatzaren 27an, Thierry Biscary Manez

Amaitzeko, maiatzaren 31an, Kantu jira eta Kantu afaria.

Emanaldi guztiak Larrotxene Kultur Etxean izango dira, 19:30etik aurrera. Kantu jira 19:30etan hasiko da eta afaria 21:00etatik aurrera izango da Artzak Ortzeok elkartean. Afariko tiketak Larrotxenen eros daitezke, 25 eurotan, lehenengo emanalditik aurrera.

Add comment


Security code
Refresh

Social Networks

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin