Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"SAIL IN Tour" Antzoki Zaharrean

The Weekend Sailor

Asteazkena, 2019(e)ko Maiatza(r)en 08-(e)an

Sei edizio eta gero, SAIL IN Festival-ak Bilbotik ateratzea erabaki eta Donostia bisitatuko du. Datorren maiatzaren 17 eta 18an Antzoki Zaharrean bela-nabigazio kulturari buruzko zinemaldi honetako azken edizioan aurkeztu ziren hainbat lan proiektatuko dira.

Sei SAIL IN Festival. Emozioz beteriko sei urte; sei urte filmeekin, ehundaka itsas-irudirekin, solasaldi ahaztezinekin eta dagoeneko adiskide diren makina bat nabigatzaile ospetsu nahiz anonimorekin gozatuz. Milaka lagunek partekatu dute gurekin ibilbide hau, eta hain justu eurek lagundu digute garena bilakatzen: askoren ustez, Europako bela-nabigazio kulturari buruzko Europako festibal onena, munduan parekorik ez duen ekimena.

Itsas-bidaia luze honen ostean, SAIL INek Bilbotik atera eta gure kostaldeko itsasbazterretik ibiltzea erabaki du, eta hurbileko portuetan, labur bada ere, aingura botatzea. SAIL INen oihartzuna zabaldu nahi dugu, eta bela-nabigazioaren kultura hedatu, horregatik aurkezten dugu SAIL IN Tour.

Ainguratze labur hauek proiekzioak, workshop hezigarriak eta erakusketak ekarriko dituzte urte osoan zehar. Bidaia berri honen aurreneko geldialdiak Donostiara gakartza.

Sarrerak: 6 €

Programazioa:

Maiatzak 17

Maitzak 18

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu